Euskal mitologiaren deskubritzea A la découverte de la mythologie basque

Iragan apirilaren 11 eta 12an, Donostei kolegioko 6.elebidunak Irisarriko Ospitalea zentrora joan dira, Maiorgako ikasleekin batean, euskal mitologian barna bidaiatzeko. Anne animatzailearekin bi egunez leienda batzuk irakurri, eta antzeztu dituzte, bai eta ere maska batzuk sortu dituzte. Bi egun aberasgarri, euskaran murgildurik !

Du 11 au 12 avril dernier, les élèves bilingues de 6ème se sont plongés dans le monde la mythologie basque. Hébergés au centre du patrimoine Ospitalea d’Irissarry, et accompagnés de leurs camarades de Maiorga, ils ont découvert et mis en scène des légendes basques. Tout cela en euskara !

3.zikloko proiektua : ELIKADURAZ BI HITZ Projet Cycle 3 : L’alimentation

Urte hastapeneko 3 arratsaldez, Aldudeko Mendi Alde, Ortzaizeko San Mixel eta Baigorriko Donostei eskolako CM1 eta CM2ak kolegioko 6.er juntatu dira, elikaduraren gaia aipatzeko. Orotarat 34 ikasle ziren, denak elebidunak. Arratsalde horietan, kolegioko sail elebiduneko erakasleen ezagutza egin dute, eta haien saio batzuetan parte hartu. Xantxorekin Euskara, Amaiaren Historia, eta Florencekin Zientziak. Arratsalde horietan, janarien hiztegia lantzeaz gain, Herriko ogiaren berri hartu zuten eta sukaldaritza tailer bat ere segitu zuten. Kolegioaren ezagutzeko eta euskararen erabileraren sustatzeko parade ezinhobea!

Durant 3 après-midis de janvier, tous les élèves bilingues du cycle 3 des écoles Mendi Alde des Aldudes, de Saint Michel d’Ossès et de Donostei se sont retrouvés en classe de 6ème, pour échanger autour du thème de l’alimentation. Les élèves ont pu faire connaissance avec les enseignants du bilingue du collège et plusieurs activités leur ont été proposées : découverte du pain Herrikoa, travail du lexique, atelier cuisine… Une belle occasion pour découvrir le collège tout en pratiquant l’euskara !

BERTSOLARI BAT GELAN Un bertsolari en classe

3.eko ikasle elebidunek, 8 saioz, bertsolaritzaren mundua ezagutu dute Xan Alkhat bertsolariari esker. Harek historia eta sortzeko teknikak erakutsi dizkie eta ikasleek beren bertsoak sortu dituzte, gaia zelarik : Migrazioak. Ikasleek preziatu dute Xan proposatua eta hizkuntza molde ludikoan erabili dute. Milesker zuri Xan !

Les élèves de 3ème ont découvert le bertsolarisme grâce à l’intervention de Xan Alkhat. Avec lui, ils ont retracé l’histoire et créé leurs propres bertsus. Le thème de la migration a été choisi pour ces bertsus.

Huna hemen ikasleek sortu bertsoak :

Doinua : Xuriko