Ttipi ttapa ttipi ttapa KORRIKA ! Asteart goizean, eskolako haur guziek korrika ttipin parte hartu dute bakotxa bere desafioa altxatuz. Haundienak dira hasi, eta aintzinatzean mail bakotxa sartu da lasterketan Baigorriko ikastolako haurrekin betan. Lekukoa pasatu da eskuz esku giro goxo eta alai batean.

Lasterketa hortan denak euskarari dugun atxikimendua erakutsi dugu. Elebiduna edo elebakarra, gure kultura amankomunaren parte bat da.

Parkean arribatu eta, mezuak irakurriak izan dira. « Euskaraz mintza, euskara heda, euskaraz josta EUSKARA KLIKA ! « . Ondotik eskolan ikasi dantza egin dugu, haur eta heldu, ttipi eta haundi beti giro bero batean.

Askari on bat egin eta gero, eskolarat itzuli gira. Orain zueri KORRIKA haundian parte hartzea apirilaren 4a eta 14a artean.

La course Korrika ttipi est passée par Baigorri le mardi 2 avril.

Les élèves de l’école Donostei et de l’Ikastola se sont rassemblés pour courir, danser, partager un bon goûter et un bon moment ensemble, en faveur de la langue basque.