Aurten, Euskal Haziak elkarteak, Eleka taldearen ikusgarri bat eskaini du eskola giristinoetako 3. zikloko ikasle elebidun guzieri. Gure sarean, Ortzaizeko CE/CM-eko ikasle elebidunak, Donsoteiko CE, CM eta 6 garreneko ikasleekin elkartu dira.

Euskal ipuinak entzun dituzte musika eta antzerkia lotuz. Mitologian eta mundu zabaleko ixtorioetan ibili dira.

Ipuin kondaketa horieri esker euskara gelatik atera da momentu goxo baten partekatzeko, ulermena landuz eta sareko beste ikasle elebidunak ezagutuz.

Cette année, l’association Euskal Haziak, a offert à tous les élèves bilingues de cycle 3  de l’enseignement catholique un spectacle de la compagnie « Eleka ». Dans notre réseau, les CE/CM de l’école d’Osses ont rejoint les CE, CM et 6ème de Donostei.

Les élèves ont ainsi pu écouter des contes en basque, alliant théâtre et musique. Ils ont voyagé à travers la mythologie dans les 5 continents, en leur permettant d’entendre l’euskara en dehors de la classe et de partager un moment d’échange et de rencontre avec les élèves bilingues de son réseau.