2018ko abenduaren 18a, asteartea. Besteak bezalako astearte bat… agian. Eskola besta koloreak hartzen hasi da. Badu egun batzuk inguruak edertzen saiatzen girela, negu beltzari argia eman nahian. Opariak egiten hasiak gira Donosteien, opariak egiteko egun berezirik ez baitugu behar. Beharra dutenentzako, jantzi, jostailu eta ainitz gauza gehiago eskainiz, Olentzero eta Bizar Xurirentzat marrazkiak eginez, kantuak partekatuz. Besta giroaren usaina sartzen zaigu sudurretik biriketaraino sakonki arnas hartuz. Bada zerbait airean.

OLENTZERO est descendu de la montagne pour saluer les enfants de Donostei. Chargé de charbon, fatigué, il a pu se reposer un peu à l’école avant de repartir.

Arratsaldean norbaitek zerbait ikusi du mendialdean. Baina zer? Han inguruan ibilki den norbait. Artzain bat? Ez dira zaldiz ibiltzen artzainak. “Astoz dabil”, errana du norbaitek. Astoz? Nor ibiltzen da ba astoz 2018. urtean? Autoa panan duen norbait?

Au programme, chants des élèves, dessins, conte mimé des élèves de maternelle.

Bat-batean, haize hotzak epeltasuna ekarri du eta berarekin batera bisita baten berria. Olentzero jautsi da menditik, 24a ez bagira ere, Baigorriko jendeak ikusteko, eta bereziki Baigorriko haurrak. Donostei eskolan berean sartu zaigu Olentzero! Baina Donosteieko haurrek ere badakite sorpresak egiten eta prest ziren ongi etorri ezin hobea emateko ikazkinari!

Ttipienek, goiz bakar batean, ipuin-antzerki-mimika ikusgarri eder bat prestatua zioten. Olentzero gizon azkarra eta sendoa bada ere, argiki hunkitua zela ikusten ahal zen. Hala dira Olentzero bezalako gizon eskuzabalak, azkarrak kanpotik eta sukrezkoak barnetik. Eta ez hori bakarrik, izaiaren forma zuen bixkotx goxo bat ere eskaini diote. Uste dut handikotea fidelizatu dugula. Kasu! Hilabetero etortzeko enbeia emanen diogu!

Handiagoek marrazki ederrez osaturiko meta bat oparitu diote eta kanta eta dantza egin dute Olentzerorentzat. Ole-olentzero, ole-olentzero, dudarik gabe Olentzero sakelean dute orain! Egunak eman dituzte artistak haien obrak edertzen eta Olentzeroren kantua ahotan, batzuetan ozenki kantatzuz, besteetan, ohartu gabe ere, matematika ariketa bat egiten zutelarik, hortzen artean. Eta balio izan du. Opariz bete dugu Olentzero, eman bai, baina jasotzen ere jakin behar delako mundu honetan.

Ces derniers lui avaient même cuisiné un gâteau au chocolat !

Opari eta kantuekin atera gira denak kanpora, Olentzero eta bere zakuarekin. Zakua. Zakua Olentzero bezain inportantea da. Zakuan ekartzen du neguko argia, eta neguko argia da garai ilunetako goxotasun eta maitasun mezuen eroale. Beltzez jantzitako argia: ikatza. Suak astindu eta bazterrak berotuko dituen ikatza.

Eta opariak bururaino gozatu behar direnez, haurrek argiz bete dituzte buruak… hain poetiko ez den manera batez errana: ikatzez tindatu dituzte aurpegiak. Dena ez baita poesia, baina dena da alaitasuna, partekatzeko egina den egun batean.

Abenduaren 24a arte Olentzero. Zaindu zaitez, zuri pentsatzen dugu eta bihotz bihotzez maite zaitugu.

Merci Olentzero pour ce temps de partage et d’échange qui ont ravis petits et grands.