Joan den azaroaren 13an, Bil Ta Garbik aukera paregabea eskaini zaukun planeta hobeki zaintzen ikas genezan. Urepele eta Izpurako eskolekin batera, Donosteiko CM ikasle elebidunek Arrosarako bidea hartu zuten… autobuses, bistan dena!

Bidea irri eta kantuen artean egin ginuen. Arrosara iritsi orduko, Bil Ta Garbiren arduradunek segidan aurkeztu zaukuten prestaturik zuten joko-pista. Talde ttikiak osatu zituzten hiru eskoletako haurrak nahastuz eta heldu bat izendatuz talde bakotxarekin. Programan: herrian zehar hondarkinen birziklatzeari buruzko informazio zehatzak atxeman eta biltzen joatea. Donosteiko ikasleek aukera bikaina ukan dute jende gehienek ezagutzen ez dituzten gauzak ezagutu eta lantzeko.

Bukaeran, batzuek arrapostu zuzenak atxemanak zituzten, beste batzuek ez, baina denak irabazle atera gira. Ez al da saria, natura hobeki zaintzeko gako berrien ezagutzea?

Arrosako karriketan zehar pisten xeka lasterkatu ondotik, merezitako pausarekin bukatu ginuen ateraldia : piknika. Bazkari denboran, akidura senti zitekeen, baina baita egun hartan piztu zen argi izpi berri bat. Haurrek, piknikan zituzten plastiko, aluminio eta gainontzekoak nun botatzen ahal zituzten eta nun ez galdetzen hasi ziren… segi dezagun bide horretatik, planeta, lurra eta haien ingurumena zaintzen, eta piztu ditzagun guk ere argi izpi berriak gure inguruan.

Le 13 Novembre dernier, Bil Ta Garbi nous a invité à apprendre à mieux connaître la planète. Avec les élèves d’Urepel et Ispoure, les CM bilingues de Donostei ont pris la route d’Arrosa… en bus évidemment !

Le trajet était accompagné de rires et de chants. Une fois arrivés à Arrosa les responsables de Bil Ta Garbi nous ont présenté le jeu de piste. Les groupes étaient composés d’élèves des trois écoles présentes avec un adulte responsable. Au programme : à travers le village, trouver des informations précises au sujet du recyclage. Les élèves de Donostei ont alors eu la chance de pouvoir découvrir et apprendre des notions que beaucoup ne connaissent peut-être pas.

A la fin du jeu de piste, certains avaient les bonnes réponses, d’autres pas mais nous sommes tous ressortis gagnant. La récompense n’est-elle pas de connaître des clés pour mieux protéger la nature ?

Après avoir cherché les indices à travers les rues d’Arrosa nous avons terminé avec la pause bien méritée : le pique-nique. Au moment du repas la fatigue se sentait, mais aussi la nouvelle conscience qui s’est révélée se jour là. Les élèves ont commencé à demander où ils pouvaient jeter ou ne pas jeter les différents emballages de leur pique-nique. Continuons dans cette dynamique à veiller sur la planète, la terre, notre environnement et partageons avec notre entourage les enjeux du recyclage.